XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hasieran Touringen aurka jokatzen zuen, beti ere anaia nagusia zen C.D. Euzkalduna errespetatuz. Bere jokuaren finezia eta teknika izan ziren ekipo honen ezaugarri nagusiak.

1934-35ean jokatu zuen Errenteriako beste bi ekipoekin batera Lehen Kategoria Erregionaleko txapelketan, goragoko beste maila bat ere bazegoen: Supraerregionala.

C.D. Touringen aurka jokatu zituen partidu askoren artetik 1932-33 denboraldian Atotxan C.D. Touringen aurka jokatu zuen Hirugarren Kategoriako finala azpimarra daiteke, aurrez ere hitz egin dugu horretaz. Benetako derbya.

Jakue lehendakari zela Rojo, atezaina, eta Mata, aurrelaria, bezalako jokalariak izan zituen bere lerroetan, ondoren bata Real Sociedadera eta bestea Real Uniónera joan ziren. Bi jokalariak gudan hil ziren; bata afusilatua eta bestea frentean.

Denboraldi guztiak Elizetxea Ostatuan egiten zuten afari bikain batekin amaitzen zituzten.

SOCIEDAD DEPORTIVA RENTERÍA

Urte hutsak izan ziren 1936tik 1939ra bitartekoak. Ez dago futbol-txapelketarik eta Herriko hiru taldeak desegin egin ziren.

Jakuek ikusi zuen, 1937ko arratsalde batean Larzabalen paseatzen ari zela, mutil talde bat futbolean eta garraxi bizian. Hamaika pezeta zituzten jokoan, bat jokalari bakoitzeko.

Jakuek aholkatu zien bere erronka aurrera eramateko batzuekin zein besteekin zer ikusirik ez zuen norbait behar zutela, batetik arauak behar bezala aplikatzeko, eta bestetik, eztabaidak eta garraxiak amaitzeko. Han azaldu zuen epaile izateko bokazioa.

Mutil haiek Tortuga izena ematen zioten beren ekipoari. Eta hauexek ziren: Floren, Clavé, Piotxo, Simon Lizarraga, Portugal, Areizaga, ..., Puentek egiten zituen Zuzendari lanak. Une horietatik aurrera Jakue izan zen beren kirol aholkularia.

1938an Tortugak gazteen txapelketa batean esku hartu zuen, Donostian Erostarbe kirol kazetariak antolatu zuen batean. Txapeldun izan ziren, finalean, Atotxan jokatua, Groseko Racing ekipoari 3-2 irabazi ondoren.

1939an beste jokalari batzuekin indartuta, S.D. Renteria izena hartu eta Txapelketa Erregional batean esku hartu zuen, ez zen ofiziala, Real Unión, Real Sociedad, Alavés, Tolosa eta Aurrera de Vitoria ekipoekin batera.

Behin guda amaituta, 1939-40 denboraldian, berriro martxan jarri ziren txapelketa ofizialak eta Bigarren Kategoria Erregionaleko txapelketan esku hartu zuen, Donostiako Barrutian. Txapeldun izan zen, Vasconia, Trintxerpe, Roca, Castillo eta Real Sociedad eta Real Unióneko erreserben aurka.

1940-41 eta 1941-42 denboraldietan, igoera merituengantik, Lehen Kategoria Erregionalean jokatu zuen Logroñés, Beasain, Tolosa, Eibar, Anaitasuna, Elgoibar, Castillo, Vasconia eta Mondragon ekipoekin batera.

Ez zuten gehiago iraun ekipo honen arrakastek, beharbada zuzendaritza-batzordeko kide batzuek ekipoa profesionalizatu egin nahi izan zutelako.